XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Ekintzak EKINTZAk lanaren balorazio bat ekarri du.

1983.eko KORRIKAn jende asko izan zen: 3.500 pertsona inguru, aurreko KORRIKAn 1.000 izan zirelarik (adibidez: ikastearen hasierakoa), artikuloak, emankizunak, hitzaldiak ere egiten dituzte.

Toki bakoitzean hasi ziren gau-eskola bakoitzean animazio talde bat bultzatzen urtean zehar ekintzak egiteko ingurune euskalduna sortzeko: euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak elkartzeko, eta hitzegiteko parada izan zezaten.

Honela Baionan bazegoen Bil txokoa izeneko ostatu bat SEASKA eta AEKrentzat egina ostiralero egiten zituztelarik ihardunaldiak; Baita Uztaritzen ere.

Mendian, Akelarre, hemen gau eskolako jendea elkartzen zen euskaraz hitzegiteko.

Baina, azken hau ez zen bereziki GE-AEKren ekintza bat.

Honengatik GE-AEKk pentsatu zuen ekintza hauek gehiago egituratzea, hobeto antolatzeko.

Hau dela eta 1984ean pauso batzu eman zituzten (talde batzu sortu nahi zituzten), ikaslez osatutako taldeak sortzeko, adibidez, Baionan astero biltzen zen talde bat, honelako ekintzak prestatzeko.

Helburua: Lehen aipatu bezala, euskara kalera ateratzea: eta euskara ikasten duen jendeari hitzegiteko aukera, eremua, tokia... ematea.